'Ziklo berria, sexualitate berria' hitzaldi-tailerra Ordizian
Libe Osa Arzuaga sexologoa eta erizaina bihar Jabekuntza Eskolan izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Ordiziako Jabekuntza Eskolan Ziklo berria, sexualitate berria hitzaldia-tailerra egingo du bihar Libe Osa sexologoak eta erizainak, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Doakoa da baina izena eman behar da jabekuntzaeskola@ordizia.eus.












