Gurutze Langarikak Azpeitiko argazki rallya irabazi du
Argazkilari legazpiarrarena izan da bilduma onena. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako rallya azaroaren 2an egin zuten, eta atzo banatu zituzten sariak.
Gurutze Langarika legazpiarrak Azpeitiko udazkeneko argazki rallyko sari nagusia irabazi du. Azaroaren 2an egin zen rallya Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, eta atzo iluntzean banatu zituzten sariak, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak proiektatu eta gero.
Guztira 28 argazkilarik parte hartu zuten, eta Gurutze Langarikak aurkeztutako bilduma izan zen onena. Udazkena, jauzia, bi kolore, argia-itzala eta lapurtua izan ziren erretratatu beharreko gaiak. Julen Juaristi, Santi Elias eta Iñaki Etxenagusia izan ziren epaileak.
Langarikak 150 euroko saria eta garaikurra irabazi ditu. Carlos Romero izan zen bigarrena, eta 125 euro eta garaikurra jaso zituen. Hirugarren, berriz, Jose Angel Amutxastegi izan zen eta 100 euro eta garaikurra izan zituen sari. Adiel Zabala herriko lehen sailkatuak 90 euro eta garaikurra eraman zituen, eta argazki onena egin zuen Raul Lopezek 60 euro eta garaikurra.
















