Itsasondon kantu afaria Kuxkuxturekin
Azaroaren 21ean izango da, Arbelaitz elkartean. Txartelak salgai daude, azaroaren 18ra arte.
Azaroaren 21ean Itsasondoko Arbelaitz elkartean Kuxkuxturekin egingo duten kantu afarirako txartelak salgai daude, hilaren 18ra arte, Kaxintanen eta Ibalurren. Langileen txartelak 25 euro balio du eta langabe eta ikasleenak 18 euro. Menua: urdaiazpikoa eta patea, arrain piper beteak, onddo-saltsaz betetako ziazerbak, saihets errea, ijitto besoa, ardo, kafea eta kopa).













