Legazpiko Santa Zezilia kontzerturako sarreren banaketa, astelehenetik aurrera
Kontzertua hilaren 22an izango da, larunbatean, Urbeltz pilotalekuan, 19:00etan. Sarrera doan da, baina Kultur Etxean jaso behar da.
Santa Zezilia kontzertua azaroaren 22an egingo da aurten Legazpin. Urbeltz pilotalekuan izango da, 19;00etan, eta ohi bezala, Goiz Deia txistulari bandak, Alaitasuna errondailak, Santikutz abesbatzak eta Legazpi Musika Bandak parte hartuko dute, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera.
Azaroan Musika Zikloko emanaldi nagusia da, eta sarrera doan izan arren, aurretik eskuratu behar da. Sarrerak astelehenean, hilak 17, hasiko dira banatzen Kultur Etxeko harreran, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.













