Luis Mari De Juanek ‘Itzalik gabeko emakumea’ eleberri laburra argitaratu du
Liburu dendetan salgai dago dagoeneko ordiziarraren laugarren liburua.
Luis Mari De Juan Irastorza ordiziarrak Itzalik gabeko emakumea liburu berria argitaratu du, euskaraz eta gaztelaniaz. Liburu dendetan salgai dago dagoeneko De Juanen azken eleberri laburra; tartean, Ordiziako Larratxa liburu dendan.
De Juanek laugarren liburuan 3000. urtera bidaiatu du: «Gizateria bi bloke politiko handitan banatuta bizi da. Gerrek, beren suntsipen guztiarekin, gizartea amildegiaren ertzera eraman zuten. Irteera bakarra erradikala izan zen: homo sapiens bakoitzaren portaera kontrolatzea, jaiotegunetik beretik. Armak debekatu ziren. Armadak desagertu ziren. Baina neurririk eraginkorrena Estatuekin, antigoaleko minbizia horrekin amaitzea izan zen, ustekabeko antidoto batekin ordezkatuz: hezkuntza. Lasaitasun ofizialaren azpian, ordea, itzalak agintzen du. Etengabeko espioitza dago, Lurretik kanpoko armen garapen sekretua, bizia suntsitzeko diseinatutako androideak eta orotariko estremista nahiz iheslariren babesleku bihurtutako ilargi eta asteroideak».
Aune komandantea
Aune komandantea da protagonistetako bat: «Iraganeko zeru baten azpian jaio zen Aune, ohitura zaharrak gurtzen dituen herri batean. Orain, lagun leialen laguntzarekin, ihesari ekingo dio, bi helbururekin: bere familia babestea eta Neptunorengandik hurbil traizionatu zuten ustel boteretsuei mozorroa kentzea».













