'Mugarri', sustraiko musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna Legazpin
Azaroan Musika zikloaren barruan kokatzen da, eta Latxartegi aretoan eskainiko du Jokai konpainiak, 19:30ean. Sarrera doan da.
Azaroan Musika zikloak hitzordu berria jarri du Legazpin larunbat arratsalderako. Antzerkia eta musika uztartzen dituen Mugarri ikuskizuna eskainiko du bihar Jokai Konpainiak Latxartegi aretoan, 19:30ean.
Sarrera doakoa izango da, eta aretoko ateak 19:00etan irekiko dituzte.
Antzerkia eta sustraiko musika dira Mugarri ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioek osatzen dute ikuskizunaren zutabea, eta ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaldu nahi ditu.
Bertan kontatzen diren istorioak iraganaren parte badira ere, gaurkotasunari estuki lotuak daude. Mugarri gaur egun milaka pertsonak bizi duten dramaren isla da, ez bakarrik hemengo mugan, baita munduan zehar altxatzen diren hainbat eta hainbat mugetan ere.
Mugarri ikuskizunaren Jon Artola Urrutia ibiliko da. Antzezlea Tere Sarriguren German da, Maitane Urbizu Ruizek, Julen Lezaun Landak eta Jabier Leoz Aristuk ahotsa jarriko dute, eta Julen Lezaun Landak biolina, Eñaut Zubizarreta Mendieta biolontxeloa, Cecilia Moreno Ubedak gitarra eta Sergio Lamuedra Calok eta Jabier Leoz Aristuk txalaparta joko dute.













