Abenduaren 7an jokatuko da Txindoki Krosa Ordizian
Oianguko zelaietan 10:00etan hasiko dira lasterketak, mailaz maila. Gipuzkoako txapelketa izango da.
Txindoki Atletismoa taldeak antolatuta, abenduaren 7an Txindoki Krosa jokatuko da Ordizian, Oianguko zelaietan. 10:00etan hasita, mailaz maila lehiatuko dira korrikalariak.
- 10:00. Master eta 16 urtez azpiko emakumeak. 2.750 metro.
- 10:20. Master eta 16 urtez azpiko gizonezkoak. 2.750 metro.
- 10:40. 18 eta 20 urtez azpiko emakumezkoak eta gizonezkoak. 3.830 metro.
- 11:05. Absolutua, emakumezkoa eta gizonezkoak. 6.350 metro.
- 11:40. Infantil emakumezkoak. 1.650 metro.
- 11:55. Infantil gizonezkoak. 1.650 metro.
- 12:10. Alebin neskak. 950 metro.
- 12:25. Alebin mutilak. 950 metro.
- 12:50. Benjamin mistoa. 250 metro.













