Etxebizitzarako berokuntza sistema onenari buruzko hitzaldi-tailerra Ordizian
Energia Argitu programaren barruan, etxebizitza bakoitzerako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu dute azaroaren 27an, 17:30ean, Ordiziako Barrenako areto nagusian.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren bidez, eta Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, etxebizitza bakoitzerako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu dute azaroaren 27an, 17:30etan, Ordiziako Barrenako areto nagusian.
“Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat ‘modan’ jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, eta abar”. Hitzaldi-tailerraren helburua da “herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean”.
Aurrez eman behar da izena
Ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 25a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Bi bide daude horretarako: energiabulegoa@gipuzkoa.eus edo 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 09:00-17:00).
Informazio gehiago www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/energia/energia-argitu webgunean eskura daiteke.













