Irakurgai on bat aukeratzeko gomendioak
Gaur, Dorleta Kortazar Ordiziako udal liburutegian izango da 17:00etatik 19:00etara bitartean. Irakasleei eta gurasoei zuzendutako solasaldia da.
Liburu bat opari: irakurgai on bat aukeratzeko gomendioak eskainiko ditu gaur, Dorleta Kortazarrek Ordiziako udal liburutegian, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
“Merkatuak eta kontsumismoak agintzen duten garai hauetan, ez da lan erraza izaten istorioak, ipuinak eta liburuak aukeratzea. Proposamen honen helburua da bilaketa horretan laguntzea, irizpide eta klabe batzuk eskura jartzea, gure seme-alabentzat aproposak izan daitezkeen irakurgaiak aukeratzeko, gozamenari, fantasiari, emozioei eta lotura afektiboari leku eginez”.
Irakasleei eta gurasoei zuzendutako solasaldia da.













