Jon Garcia Ormaza psikiatrak hitzaldia egingo du asteazkenean Legazpin
Movember Urola Garaiak antolatu du. Bikuña jauregian izango da, 19:00etan.
Azaroa gizonezkoen gaixotasunak eta gaixotasun mentalak aldarrikatzeko hilabetea da, eta helburu horrekin sortutako Movember mugimenduaren inguruan Goierri garaian elkartutako Movemeber Urola Garaia taldeak hitzaldia antolatu du asteazkenerako. Hizlaria Jon Garcia Ormaza psikiatra izango da. Hitzaldia 19:00etan izango da, Bikuña jauregian.
Garcia Ormaza mediku psikiatra da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Neurozientzien Saileko irakasle elkartua. Bere titulazioak Neurozientzietako doktoretza jasotzen du, eta suizidioaren eta osasun mentalaren ikerketan egindako lanagatik aitortza egin diote.













