Amiantoagatik indemnizazio eskaera berria Sidenor eta CIE Legazpi enpresei
Biriketako minbiziagatik hil zen langile ohi baten familiak egin du eskaera. Gaur aztertuko dute EIbarko Gizarte Gaietako Epaitegian..
Legazpiko Sidenor lantegi ohia Amiantoak eragindako minbiziagatik hil zen langile baten familiak 279.000 euroko kalte ordaina eskatu die Legazpiko garai bateko Patrizio Etxeberriaren lantegiaren ondorengoan diren Sidenor eta CIE Legazpi enpresei. Lantegian mineral horrekiko prebentzio neurriak hartu ez izana leporatzen die.
Gaur aztertuko dute eskaera Eibarko Gizarte Gaietako Epaitegian.
Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen elkarteak jakinarazi duenez, biriketako minbiziaren ondorioz hil zen langileak putzuzain gisa lan egin zuen Patrizio Etxeberriaren lantegian eta haren ondorengoa zen GSB Altzairutegian, 1977tik 2005era bitartean. Osalan erakundeak 2024an egindako txosten batean jaso zuenez, enpresan amiantoarekin kontaktuan lan egin izanak eraginda egon zitekeen langilearen heriotza. 2025ean, lan gaixotasunagatiko hobekuntzak onartu zizkion pentsioan Gizarte Segurantzak alargunari.













