Ampo Ordiziak Errege Kopako lehen partida du larunbatean Avilesen
Pasek Belenos errugbi taldea izango du aurkari, larunbatean 16:00etan.
Ampo Ordiziaren eta Pozueloren arteko partidako irudia, Altamiran, martxoaren 24an.Carlos Mediavilla Ampo Ordiziak larunbatean ekingo dio Errege Kopari. Ampo Ordizia, Pasek Belenos, Vrac, Barça eta Ingenieros Industriales taldeek osatzen dute Errege Koparako osatutako lau taldeetako bat. Ligaxkako liderrak egingo du aurrera, finalerdiak jokatzeko. Lehenengo partida Avilesen (Asturias, Espainia) jokatuko du Ampo Ordiziak larunbatean. Pasek Belenos taldea izango du aurkari. 16:00etan da partida.
Bigarren partida, Altamiran jokatuko du azaroko azken asteburuan, Vrac Quesos Entrepinares taldearen aurka. Abenduko lehen asteburuko atsedenaren ondoren, abenduaren 14an Bartzelonara joan beharko dute Goierriko errugbilariek. Azken partida Ordizian jokatuko dute A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas Rugby taldearen aurka.
Liga etenda
Errege Kopako partidak jokatu ahal izateko, Ohorezko Mailako Liga Erregularra etenda dago urte berrira arte. Bost partida jokatuta, partida bakarra irabazita –La Vilaren aurka–, sailkapeneko azken aurreko postuan dago Ampo Ordizia, jaitsiera postuan. Urtarrilean ligako lehenengo partidan Alcobendasen aurka jokatuko du, Madrilen.













