Ordiziako Santa Zeziliako ospakizunak
Bihar hasi eta larunbatera bitartean herriko musika taldeak kalera aterako dira Santa Zezilia ospatzera.
Santa Zezilia eguna larunbata, azaroaren 22an bada ere, aurreko egunak ere musikaz girotuko dituzte Ordizian, herriko musika talde desberdinen saioekin, bihar hasita. Musika Eskolako ikasleen txanda izango da lehendabizi. Bihar, batetik, 18:00etan hasita, herrian zehar, musika eskolako ikasleen kalejira izango da. Bi ordu beranduago, 20:00etan, Garagartza plazako 1990 tabernan, Musika Eskolako Jazz Big Band taldearen kontzertua izango da.
Ostiralean beste bi talde
Ostiralean ere, bi talde irtengo dira herriko Ordiziako herriguneko kaleetara: 19:30ean, Larrun Arri abesbatza ariko da , eta 20:00etan, herrian zehar, Beti Argi banda.
Laguntasuna, larunbatean
Larunbatean, azkenik, Santa Zezilia egunean bertan, 19:00etan, Laguntasuna Errondailako kideak kantuan eta musika joz ariko dira, herrian zehar.













