Arcelor-Mittaleko langileek enplegu plana egiteko eskatu diote zuzendaritzari
Bi orduko lanuztea egin dute Olaberriko plantako langileek.
Arcelor-Mittaleko langileek gaur egin duten elkarretaratzearen irudia. Laida Goiburu Arcelor-Mittaleko langileek bi orduko lanuztea (13:00-15:00) egin dute gaur Olaberriko plantan, LAB eta CCOO sindikatuek deituta, eta bulego nagusien aurrean elkarretaratzea egin dute enpresaren zuzendaritzari enplegu plana lantzeko eta onartzeko exijitzeko. Duela hiru urte hitzarmena sinatu zuten, baina enplegu plana ez zen kontenplatu. Azaldu dutenez, geroz eta zaharragoa da langileria eta lan karga handia dago Olaberriko plantan. Enplegu plana egitea exijitzeko egin dute mobilizazioa.













