2025/11/20

EGURALDIA

Pronostikoak bete dira: elurra egin du

Goierriko herrietako kaleetara iritsi ez bada ere, zuriz jantzi ditu inguruko mendiak. Goi aldeko auzoak ere zuritu ditu, Legazpiko Brinkola horien artean.

Eraikuntzaren Industrializazio Zentroa aurkeztu du Iparragirre enpresak

Duela bizpahiru hilabete martxan jarri bazuten ere, gaur aurkeztu dute zentroa. Eusko Jaurlaritzako, udaleko, enpresako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan dira zentroa ezagutzen.

LAN GATAZKA

Arcelor-Mittaleko langileek enplegu plana egiteko eskatu diote zuzendaritzari

Bi orduko lanuztea egin dute Olaberriko plantako langileek.

Laida Goiburu

Udalerri euskaldunetako bulegoetan euskara lehenesteko konpromisoa berretsi dute UEMArekin hiru finantza erakundek

Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute gaur UEMAk, Kutxabankek, Laboral Kutxak eta Bankoa ABANCAk, 59 udalerri euskaldunetako alkateekin eta ordezkariekin batera.

Iñaki Gurrutxaga
LAN GATAZKA

Adineko egoitzetan beste hiru eguneko greba

Atzo hasi eta bihar bukatuko da. ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio aurrekontuetako gizarte politiketako partida ez dadila eraikin berrietara soilik bideratu. Aurrekontuek "sektoreko langileen prekarietatea eta genero arrakala ezabatu behar" dituztela diote.

kontsumobide

Ana Sanchez Ordiziako PSE-EEko zinegotzia, Kontsumobideko zuzendari berria

Eusko Jaurlaritzak izendatu du, Tontxu Rodriguezen tokia hartzeko.

CAFek 500 milioiko kontratu historikoa lortu du Brasilen

107 tren elektrikoren mantentze integrala hartuko du bere gain, 24 urtez.

Eguraldia

Udazkeneko lehen elurrak mendian

Elur kota 800 metro inguruan dago, eta iluntzean eta bihar goizaldean 400-500 metrora jaits daiteke. Trumoi-ekaitzak jo eta kazkabarra bota dezake.

Iñaki Gurrutxaga
ESKU-PILOTA

Lazkaomendiko Binakako I. pilota txapelketa azkarra, abenduaren 27an

Abenduaren 20ra arteko epea dute 16 urtetik gorako pilotari bikoteek izena emateko. Abenduaren 27an, 10:00etan hasiko da. Egun bakarrekoa da.

Artoa eta sagardoa bat eginda Lekanazpiren hurrengo jardunaldi gastronomikoan

Hilaren 28an izango da, elkartean bertan. Ekotalok eta Oihartek bost platerez osatutako afaria prestatuko dute, sagardoz lagunduta.

Astronomia Gaua

Eguraldi iragarpenagatik, Astronomia Gaua bertan behera

Larunbatean egitekoa zen Ordiziako Oiangu parkean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa