Udazkeneko lehen elurrak mendian
Elur kota 800 metro inguruan dago, eta iluntzean eta bihar goizaldean 400-500 metrora jaits daiteke. Trumoi-ekaitzak jo eta kazkabarra bota dezake.
Aralarren ikuspegia gaur goizean, Lazkaomendi aldetik ateratako irudian. 800 metro inguruan dago elur-maila.Iñaki Gurrutxaga Azaroaren 19tik 20rako gau-goizaldean bota du lehen elurra mendian. Aralarren argiune bat izan da goizean, eta elurra 800 metro inguruan dagoela ikus daiteke. Aizkorriko gailurreria, oraingoz, lainopean dago.
Gaur gau-iluntzerako okerrera egingo du giroak. Trumoi-ekaitzak jo eta kazkabarra bota dezake, eta elur-maila 400-500 metrora jaitsi.
Gaurko iragarpena (2025-11-20)
Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu; zenbait tokitan ugariak izango dira. Trumoi-ekaitza eta txingorra bota dezake. Elur-kota 800-1000 metrora egongo da goizaldean, 600-900 metrora jaitsiko da eguerdian eta 500-700 metrora gauean, noizbehinka beherago. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura nabarmen edo asko jaitsiko da.
Biharko iragarpena (2025-11-21)
Zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada ertainak botako ditu; gauean atertzera egingo du. Egunaren lehen partean trumoi-ekaitza eta txingorra egin dezake. Elur-kota 400-500 metrora egongo da goizaldean, noizbehinka beherago, eta 600-800 metrora igoko da arratsaldean; azken orduetan 700-900 metrora. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez.
#EguraldiaGaur
— Euskalmet (@Euskalmet) November 20, 2025
🌧Neguko giroa. Zaparradak botako ditu, oso ugariak Kantauri isurialdean. Elur-kota jaisten joango da eta egunaren amaieran 500-700 m-ra egon daiteke.
↘Ipar-mendebaldeko haizea, zakar kostaldean eta Ebro ibarrean.
🌡📉Giro hotza. Tmax <10 ºC. pic.twitter.com/0wliLPCHZS














