Bigarren eskuko azoka antolatuko dute lehenengoz Zegaman
Abenduaren 14an izango da eta zegamarrek, nahiz beste herri batzuetako bizilagunek jarri dezakete postua bertan.
Bigarren eskuko azoka Ezkion, artxiboko irudi batean. Maider Insausti Zegamako Udalak bigarren eskuko azoka antolatuko du abenduaren 14an, lehenengo aldiz. Horregatik, bigarren eskuko azokan etxean erabiltzen ez dituzten gauzak saldu nahi dituzten herritarrei, izena emateko deialdia egin diete. Izen ematea online egin daiteke, eta oraindik epea irekita dago.
Izen ematea doakoa da eta udaletxeak jarriko ditu salgaiak jartzeko mahaiak. Saldu behar den gauza kopuruaren arabera, mahai bat edo gehiago izan ditzakete saltzaileek. Izen ematea amaitzen denean jakinaraziko zaie parte hartzaileei zenbat mahai egokitu zaizkion bakoitzari.
Mahai berean saltzaile bat baino gehiagoren produktuak saldu daitezkeen arren, izena ematerako orduan parte hartzaile bakoitzak zenbait gauza salduko dituen zehaztea eskatu dute udaletxetik, antolaketa lanak errazteko.
Era berean, azokaren egunean, parte hartzaile bakoitzak eraman beharko ditu salgai bakoitzaren prezioak zehaztuta eta hala adierazita, udalak ez baitu etiketarik edo antzekorik izango. Ez dira onartuko elikagaiak, edariak, animaliak, produktu toxikoak, arriskutsuak, marken kopiak edo jabetza intelektuala urratzen dutenak.













