Gabonetako sorkuntza lanen sariketa deitu du beste behin, Idiazabalgo Udalak
Abenduaren 12ra arte dago lanak aurkezteko epea zabalik. Balkoi eta leihoak atontzeko lehiaketa ere antolatu dute eta parte hartzeko abenduaren 19a baino lehen eman behar da izena.
Iazko edizioko irabazleak, Eunate Elio eta Jone Ormazabal zinegotziekin batera, urtarrilean egin zen sari banaketa ekitaldian. Josune Zarandona Urtero bezala, haur eta gazteei zuzendutako Gabonetako sorkuntza lanen lehiaketa eta erakustaldia antolatu ditu Idiazabalgo Udalak. Aurtengoa seigarren urtea izango da. Lanak aurkezteko epea abenduaren 12ra arte dago zabalik eta ondoren, ohi bezala, erakusketa bat egingo dute jasotako lan guztiekin, abenduaren 15etik aurrera. Sari banaketa ekitaldia, urtarrilaren 5ean izango da.
Gabonetako sorkuntza lanen lehiaketa hiru kategoriatan banatuta egingo da: A kategoria, 2018 eta 2023 urte artean jaiotakoena; B kategoria, 2015 eta 2017 urte artekoak; eta D kategoria, 2014an edo lehenago jaiotakoena. Urtero bezala postalak, eskulanak zein idazlanak aurkeztu ahal izango dira, beti ere Gabonak gaitzat hartuta.
Lan guztiak behar bezala identifikatuta aurkeztu beharko dira liburutegian. Udaletik gogorarazi dute abenduaren 8an, jai eguna izaki, liburutegia itxita egongo dela.
Balkoiak eta leihoak
Gabonetako sorkuntza lanen sariketarekin batera, herriko balkoiak eta leihoak atontzeko lehiaketa ere antolatu du udalak. Parte hartzek izena abenduaren 19a baino lehen eman behar da eta balkoiak eta leihoak abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean apaindu beharko dira.













