Goierri zuritzen
Eguraldi iragarpena beteta, elurra ari du Goierrin. Oraingoz errepideetan ez dago arazorik, nahiz eta arretaz gidatzeko eskatu duen Segurtasun Sailak.
Olaberria.Iñaki Gurrutxaga. Eguraldi iragarpena beteta, Goierrin elurra ari du, eta 250-300 metrotik gora, bazterrak zuritzen ari da pixkanaka, argazkietan ikus daitezkeen bezala.
Zirkulazioari dagokionean, Segurtasun Sailaren azken informazioaren arabera, Etzegaraten, bi noranzkoetan, arretaz gidatzea eskatu dute, elurra ari duelako. Elurra kentzeko makinak lanean ari dira.
Euskalmeten eguraldi iragarpenak dioenez, negu giroko eguna izango da gaurkoa eta zaparradak ugariak izango dira. Arratsaldean atertzera egingo du.













