Sahara Krosaren 17. edizioa otsailaren 22an jokatuko da
Datorren urteko otsailaren 27an 50 urte beteko dira Mendebaldeko Saharako Errepublika aldarrikatu zutela.
Aurten egin den Sahara Krosaren irudi bat, Ormaiztegin. Lide Egizala Ormaiztegiko lasterketaren antolatzaileek sare sozialen bitartez jakitera eman dutenez, Sahara Krosa 2026ko otsailaren 22an jokatuko da, bere 17. edizioan. Otsailaren 27an 50 urte beteko dira Mendebaldeko Saharako Errepublika aldarrikatu zutela. Ordutik, maratoi bat egin ohi da errefuxiatuen kanpalekuetan eta ekimen horri keinu egiteko helburuarekin sortu zen Ormaiztegiko lasterketa.
Izen ematea ere dagoeneko irekita dago kirolprobak.com web gunean.













