Santa Zezilia omentzeko kantu festa, bihar, Zegaman
Tobera musika eskolako trikitlariak, artxiboko irudi batean.Tobera Tobera musika eskolak eta Zegamako hainbat musikarik Santa Zezilia eguna ospatzeko kantu festa antolatu dute biharko. 12:30ean, kantu jira eta poteoa egingo dituzte herriko txistulari eta musikariekin. Tobera musika eskolako trikitilariek ere hartuko dute parte.
Ondoren. 14:30ean kantu bazkari herrikoia egingo dute frontoian. Herriko musikariek alaituko dute bazkaria eta bazkalondorena.













