Hilik aurkitu dute Urbian desagertutako artzaina
11:00ak aldera aurkitu dute Jose Luis Uribetxeberriaren gorpua.
Jose Luis Uribetxeberria 'Txantxangorri' artzaina.Aritz Altuberen facebooketik. Ostegun iluntzetik desagertuta zegoen Jose Luis Uribetxeberria Txantxangorri artzaina hilik aurkitu dute. Atzo helikopteroaren laguntzarekin, airetik, artaldea eta txakurra aurkitu bazituzten ere, ez zuten 77 urteko gabiriarraren aztarnarik aurkitu.
Gaur, eguna argitzearekin batera, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko mendeko ataldeko agenteek bilaketa lanak hasi eta 11:00ak aldera aurkitu dute, atzo txakurra aurkitu zuten tokitik gertu, Artzanburu inguruan.













