Larraitz Larrarte eta Itziar Lopetegi irabazle Idiazabalen
Idiazabalgo IV. emakumezkoen binakako frontenis txapelketa jokatu da gaur Idiazabalen. Zazpi bikotek hartu dute parte.
Zazpi bikotek parte hartu dute frontenis txapelketan. Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan goizean goizetik, IV. emakumekoen frontenis txapelketa jokatu da. Zazpi bikote aritu dira nor baino nor, eta azkenean txapeldunak, Larraitz Larrarte beteluarra eta Itziar Lopetegi ordiziarra izan dira. Txapeldun ordeak, berriz, Maialen Senperena eta Maialen Ezeolaza.













