Segurako Ate Morea
Segurako plazan, Txanbolinpen, atzo iluntzean inauguratu zuten Ate Morea. Astearteartera arte egongo da aukera mezuak idazteko.
Ate Morea asteartera arte egongo da jarrita Segurako plazan.Loinaz Agirre. Azaroaren 25eko ekitaldien atariko gisa, atzo iluntzean Seguran, Ate Morea inauguratu zuten. Helburua ondorengoa da: “Bertan idaztea norberak nola ulertzen duen emakumeenganako indarkeria zer den, zer sentiarazten duen, nola pairatu edo pairatzen dugun”.
Bertan idatzitako sentimendu batzuk, ondorengoak dira: Nazkagarria. Oihu egitea. Lagunegandik isolatzea. Minduta. Mespretxua. Tristura. Mehatxua. Menpekotasuna. Deseroso sentiaraztea edo intimidatzea. Jotzea. Gaiztoa. Lotsa. Bultza. Aupa neskak!. Injustizia.
Atea asteartera arte egongo da jarrita.














