Zume biziko egituraren babesean
Azaroaren 25eko ekitaldian barruan, gaur, zume biziko egitura sortzen ari dira Idiazabalgo adin desberdinetako emakumeak.
Adin desberdinetako idiazabaldarrak elkartu dira zumezko egitura eraikitzeko.Loinaz Agirre. Azaroaren 25aren, Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, gaur goizetik, Idiazabalgo adin desberdinetako emakumezkoak herriko plazako arkupeetan elkartu dira. Helburua, zume biziko egitura sortzea izan dute. Bukatutakoan, Txomenarena parkean jarriko dute.
Itziar De la Granja zegamarrak gidatu du saioa, eta eskuz eskuz, zume ziriak uztartuz, “era kolektiboan diseinaitu eta eraikiko” dute emakumeen elkargune eta babesleku sinbolikoa izango den espazio berria.
Arratsaldean, 15:00etatik 18:00etara, jarraituko dute egitura osatzen.













