Ampo Ordiziak irabazi egin du Errege Kopako lehen partida
Avileseko Pasek Belenosi 31-45 irabazi dio. Errege Kopako bigarren partida igandean jokatuko du Vrac taldearen aurka, Altamiran.
Errege Kopako ibilbidea hasi zuen atzo Ampo Ordizia errugbi taldeak, Asturiasen, Avilesen, Pasek Belenos taldearen aurkako partidarekin. Atsedenadira 24-14 galtzen joan baziren ere, partida irauli eta 31-45 irabazi zuten ordiziarrek.
Bigarren partida Ordizia, Altamiran jokatuko dute datorren igandean, Valladolideko Quesos Entrepinares taldearen aurka.













