Mikel Pajares eta Ion Loiarte, Beasaingo frontenis txapeldunak
Hamasei bikotek hartu dute parte Beasaingo frontenis txapelketan. Txapeldunordeak Ion Etxezarreta eta Eñaut Irastortza izan dira.
Txapeldunak eta txapeldunordeak. Beasaingo Antzizar kiroldegiko pilotalekuan frontenis txapelketa jokatu zen atzo, egun osoan. Hamasei bikote aritu ziren nor baino nor, 20 minutuko partidak edo 22ra artekoak jokatzen, erraketa eta tenisko pilotarekin.
Finala 15 eta 10 irabazita, Mikel Pajares eta Ion Loiarte dira aurtengo txapeldunak. Bigarren geratu ziren, Ion Etxezarreta eta Eñaut Irastortza.













