Aralarko ibilaldi magikorako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai
Jentilbaratza elkarteak antolatzen du ibilaldia abenduaren 21ean izango da.
Aralarko ibilaldi magikoa, 2022ko abenduan. Jentilbaratza elkartea Ataungo Jentilbaratza elkarteak jakinarazi du bihar jarriko dituztela salgai Aralarko ibilaldi magikorako sarrerak. Aurten gipuzkoanatura.eus webgunearen bidez eskuratu beharko dira, 10:00etatik aurrera.
Xehetasunak sarrerak eskuratzeko:
- 3 urtetik gorako haur eta familientzat bereziki zuzendutako ekintza da.
- Bi txanda egongo dira: 10:30 / 11:00
- Gehienez 6 sarrera erosi ahal izango dira pertsonako.
- Sarrerak egunean bertan Lizarrustiko Parketxean erakutsi beharko dira, inprimatuta edo mugikorrean.
Informazio gehiagorako: 943 18 03 35 – 688 895 069 – barandiaran@gipuzkoanatura.eus.














