
80.436,36 eurokoa izan da berritze lanetarako aurkeztutako aurrekontua. Batez ere, teilatua berritzeko erabiliko dute dirua.

Beko Karnizerie bigarrenez, odolki lehiaketan txapeldun. XIX. mendeko jantziak izan dira Elegante egunaren ikur. Urmaiz abesbatzak irakurri zuen pregoia, 20. urteurrenean. Txarkiurik 40 taldea garaile Harrikalariaken futbito txapelketan.

FEDDI mailako lasterketa atzo jokatu zuten Santandarren (Kantabria, Espainia). 18 urtez azpikoen mailan onena izan zen ormaiztegiarra Espainiako txapeldun titulua eskuratuz.

Alaitasuna errondailak, Goiz Deia txistulari bandak, Santikutz abesbatzak eta Legazpi Musika Bandak 500etik gora herritar elkartu zituen larunbat iluntzean Urbeltz pilotalekuan egindako kontzertuan. Goi mailako musika emanaldia omenaldi hunkigarriz beteta egon zen.

Asteburuan, Mediku-Etxe pareko trafiko seinale eta semaforodun zutoina hautsi eta bota dute. Nabarmendu du plaza inguruaren oinezkotzearen alde lan egingo duela eta helburu horretan irmo jarraituko duela.

Ordiziako EAJk Goen kalean eta Euskal Herria kaleko orubean premiazko ekintzak egiteko eskatu dio Udal Gobernuari, "segurtasuna eta hiri-mantentzea bermatzeko". Era berean, udalari eskatu dio "bere gain har dezala espazio publikoen zaintzan duen erantzukizuna, eta jabe pribatuei gogoraraz diezaiela lursailak egoera onean mantentzeko duten betebeharra".

Ehundik gora lagun elkartu dira bazkarian larunbatean. Taldeko argazkia atera dute bazkaltzera joan aurretik.

2006ko urtarrilaren 22ko GOIERRIKO HITZAn elkarrizketa egin zion Aimar Maiz kazetariak Gabiriako Jose Luis Uribetxeberria artzainari.

Jentilbaratza elkarteak antolatzen du ibilaldia abenduaren 21ean izango da.

Bihar, azaroak 25, eta abenduaren 2an izango dira. Erronda abenduaren 4an aterako da, Doinua Musika Eskolak gidatuta.

Udal agintariak eta teknikariak Kultur Etxean elkartuko dira 18:00etan herriko erdialdeko bizilagunekin.