Lehenengoa eginda, bigarrenaren zain
Beko Karnizerie bigarrenez, odolki lehiaketan txapeldun. XIX. mendeko jantziak izan dira Elegante egunaren ikur. Urmaiz abesbatzak irakurri zuen pregoia, 20. urteurrenean. Txarkiurik 40 taldea garaile Harrikalariaken futbito txapelketan.
Txupinazoarekin lehertu ziren San Andres jaiak, ostiralean. Angel Elorza Sorpresarik ez zen izan igandean Ormaiztegin jokatu zen 38. odolki lehiaketan, eta bigarren urtez jarraian Zaldibiko Beko Karnizeriek eraman zuen lehendabiziko saria. Duveil Alvarez arduradunak jantzi zuen txapela. Etxeko Deba harategiak egin zuen bigarren eta Beasain Mendiko odolkientzat izan zen hirugarrena. Sorpresarik ez zen izan jokatu ziren beste lehiaketetan ere eta iazko izen berberak errepikatu ziren lehenengo sarituen artean. Mutiloako Juanita Murgiondok irabazi du porru, perrexil eta oregano onenaren saria eta Itsasoko Maria Jesus Oriak tipula eta posturik onenarena. 23. plater gastronomikoen lehiaketan ere errepikatu da saria eta bigarren urtez jarraian Jesus Lermarentzat izan da Juan Jose Lapitz saria.
Larunbatean, elegante eguna ospatu zuten eta ormaiztegiarrak kalera atera ziren XIX. mendeko arropekin dotore jantzita. Jundajo txarangarekin batera, ohiko paseoa egin zuten plazatik bainuetxeraino, gizarte etxean, balsa dantzatzeko geldialdia eginda.
Ostiralean, Harrikalariak gazte asanbladak antolatutako futbito txapelketa jokatu zen Hizto eta Txarkiurik 40 taldeen artean. Bigarrenarentzat izan zen garaipena, eta Hiztorentzat gol gutxien jaso dituen taldearen saria. Talde errebelazioari saria J&Bk jaso zuen eta finaleko jokalari onena Aner Baile izan zen. Ondoren, 2024an jaiotako 12 haurrei ongi etorria egin zieten Ormaiztegiko udaletxean eta jarraian, Urmaiz abesbatzaren pregoiaren ondotik lehertu zen festa Ormaiztegin. Abesbatza 20. urteurrena ospatzen ari da 2025 honetan.
Lehena eginda, bigarrenaren asteburuaren zain dira, Ormaiztegin. Ostiralean lehertuko da berriz festa, baina aurretik, astean zehar ere hainbat ekintza daude antolatuta, jaiari etenik ez emateko.

- Txupinazoarekin lehertu ziren San Andres jaiak, ostiralean.
Argazkiak: ANGEL ELORZA





























