Extremadurako Gabon kantak eta dantzak Legazpin, larunbatean
La Bellota zentroak 30 urte betetzen dituela eta ekarri dute Legazpira urtero Euskadiko Extremadurako Elkarteen Federazioak antolatu ohi duen jaialdia. Urbeltz pilotalekuan izango da, 17:00etan.
Jaialdian Astrabuduako taldeak parte hartuko du; otsailean ere Legazpin izan zen, la Bellotaren 30. urteurreneko festan.Lide Egizala Legazpiko Extremadurako La Bellota zentroak antolatuta, Gabon kanta eta dantza jaialdia egingo dute larunbatean, hilaren 29an, Urbeltz pilotalekuan. Jaialdia 17:00etan izango da, eta Urbeltz Pilotalekuan eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako sei taldek parte hartuko dute.
FAEDE Euskadiko Extremadurako Elkarteen Federazioak urtero antolatu izan duen jaialdia da hau, eta La Bellota zentroa bere 30. urteurrena ospatzen ari delako ekarri dute Legazpira.
Partaideak izango dira Bilboko zentroko Aromas del Pueblo abesbatza, Astrabuduako (Bizkaia) Nuestra Señora de la Montaña zentroko dantza taldea, Gasteizko zentroko Virgen de Guadalupe abesbatza eta dantza taldea, Ermuko (Bizkaia) zentroko Flor del Tomillo abesbatza eta dantza taldea, eta Donostiako zentroko Virgen de Guadalupe abesbatza eta dantza taldea. Gainera, Nafarroako zentroko Raices y Brotes abesbatzak eta dantza taldeak ere parte hartuko dute, gonbidatu berezi gisa.













