Ilintik entregatu ditu Movember kanpainako sariak
Gizonezkoan gaixotasunak eta gaixotasun mentalak ikusaraztea helburu duen Movember Legazpi taldearen kanpainarekin bat eginez, herritarrei bibotearekin argazkia ateratzeko gonbita luzatu die Ilintik. 274 argazki jaso ditu, eta guztien artean egindako zozketan, hamar erosle izan dira saridunak. Garagunek egindako nezeserrak jaso dituzte opari.
Ilintik, Movember Legazpik eta Garaguneak eguerdian egindako sari banaketako taldeko argazkia.Gorka Gomez Ilinti, Garagune eta Movember Legazpi taldeko ordezkariak parrokiko arkupeetan elkartu dira gaur eguerdian, hiru erakundeen artean azken asteetan gauzatu duten sentsibilizazio kanpainako sariak banatzeko. Gizonezkoan gaixotasunak eta gaixotasun mentalak ikusaraztea zuen helburu kanpainak.
Garaguneko erabiltzaileek propio egindako nezeser bana eta Movember Legazpi elkarteak emandako poltsa bana jaso dute opari kanpainan parte hartu dutenen artean zozketan irabazle suertatu diren hamar legazpiarrek.
Legazpiar hauek, beste hainbat eta hainbatekin batera, azaroan zehar Ilintiko dendetan Garagunekoek egindako biboteak jantzi eta argazkiak atera dituzte. Guztira 274 argazki izan dira, eta denen artean egindako zozketan, hamar lagun hauek izan dira saridunak:
- Korosti Kafean, Ibon
- Kuka’s arropa dendan, Elena
- Nafarroa kaleko Sustrai fruta dendan, Begoña
- Laubide belar dendan, Silvia eta Aitor
- Eta Laubideko Sustrai fruta dendan, Conchi, Elena, Jose Manuel, Txaro, Mertxe eta Tomasi














