Sebastian Egaña eta Andoni Lizaso, abenduaren 5ean Legazpin
Bertso Olariak bertso eskolaren 25. urteurreneko ospakizunak ixteko bertso saioa egingo dute abenduaren 5ean, Gizarte Zentroan. Doan izango da, eta gonbidapenak Kopilain dendan jaso behar dira.
Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak itxiko dute Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolaren 25. urteurrena ospatzeko egitaraua. Jokin Matxinandiarena herritarra gai jartzaile dutela, bertso saioa egingo dute abenduaren 5ean, Gizarte Zentroan, 18:00etan.
Bertso saiorako sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena beharko da. Gonbidapena gaurtik aurrera jaso daiteke Kopilain dendan.













