Gaztaren interpretazio zentroaren 20. urteurrenean, ate irekiak idiazabaldarrentzat
Bisita gidatua eta dastaketa izango dira abenduaren 13an eta 14an. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Idiazabalgo Gaztaren interpretazio zentroa.Idiazabalgo Udala Abenduaren 14an 20 urte beteko ditu Idiazabalgo Gaztaren interpretazio zentroak. Hori dela eta, asteburu horretan, museoko ateak idiazabaldarrentzat irekiko dira. Bisita gidatua eta dastaketa eskainiko zaie doan, baina horretarako aurrez izena eman beharko dute idiazabalturismo@gmail.com helbidean, eguna eta ordutegi zehatza adieraziz.
Larunbatean, abenduak 13, Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatzeko ordutegiak honako hauek izango dira: 11:15, 12:30 eta 16:00. Abenduaren 14an, berriz, goizeko 11:15 eta 12:30ean bakarrik egongo da aukera. Bisita bakoitzean 20 lagunentzako lekua dago gehienez.













