
‘Aralarko Ttantta’ eta ‘Misterio kasu laburra’ izena dute jolasek. ‘Berria’-k eta Txintxa Jolasak elkartea dira argitaratzaileak. Goiturrek helduen jolasa babestu du, eta Laboral Kutxak umeena.

Abenduaren 6an alebin-infantilen triangularra eta senior-nagusien finalerdiak jokatuko dira, eta abenduaren 7an finalak, arratsaldez.

Jeltzaleek Ordiziako Udal Gobernuari eskatu dio Haurreskola lehenbailehen Haur Hezkuntzako Partzuergoan integratzeko, "zerbitzu publikoa eta doakoa bermatzeko".

Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek egingo du. Lanerako 3 urte eta erdi eta 5 urte bitarterako haurren 50 familia behar dituzte. Bihar amaitzen da programa honetan izena emateko epea.

Xirikara antzerki taldeak ‘Ama, begira zazu...’ lana antzeztuko du bihar Ataunen, eta abenduaren 20an Idiazabalen. Antzezlan hori 1980ko hamarkadaren amaieran estreinatu zen eta euskal antzerkigintzako lanik arrakastatsuenetako bat da.

Patxi Saez Belokik ondu du eta gaur aurkeztuko du. Euskararen egoera «larria» dela aurreratu du egileak. Komunitatearen indarra hizkuntzaren biziraupenerako giltzarri dela dio.

Urte hasieran jarri zuten martxan Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua, Aktibatu Legazpi proiektuaren barruan. "Bizitza aktiboago baterako urratsa emateko" helburua du zerbitzuak

Abenduaren 9tik 21era eman ahalko dute botoa herritarrek, eta sari erakargarrien zozketan sartuko dira.

Ordiziako Majori kiroldegian ikuskizun berria eskainiko dute pailazoek, 11:30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Ordiziako Jakintza, Beasaingo Andramendi eta Lazkaoko San Benito ikastolek Urruñako eta Ziburuko ikastolen alde antolatutako jaialdia da.

Asteazkenean izango da informazio saio irekia.

Urte luzeetan izandako lankidetza lana eskertzeko.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte datozen egunetan Goierrin.

Bisita gidatua eta dastaketa izango dira abenduaren 13an eta 14an. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Institutuko sarrerarako altzairuak egin nahi dituzte birziklatutako plastikoarekin, Tabakalerarekin elkarlanean. Olamendiren bi ikastetxeetan, Gizarte Zentroan eta hainbat tabernatan jasoko dituzte tapoiak.

Ezti argi modalitatean txapeldun izan da zegamarra.