Lazkaoko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa abian da, hogei saltokirekin
Abenduaren 9tik 21era eman ahalko dute botoa herritarrek, eta sari erakargarrien zozketan sartuko dira.
Iazko sarituak Lazkaoko plazan.Lazkaoko Udala Lazkaoko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa abian da, hogei saltokiren parte hartzearekin. Herriko kaleei bizitasuna ematea eta merkataritza lokala sustatzea du helburu ekimenak.
Herritarrek abenduaren 9tik 21era eman ahalko dute botoa, eta sari erakargarrien zozketan sartuko dira. Horretarako, dendetan egongo diren boto orriak bete eta udaletxean jarriko duten ontzian utzi beharko dira.
Bozkatzen duten herritarren artean 300 euroko bonu bat eta 100 euroko lau bonu zozkatuko dituzte. Sariak lehiaketan parte hartzen duten denda eta establezimenduetan trukatu ahal izango dira. Hauek dira hogei dendak: Ainhoa ile apaindegia, Amets Bat, Ana Belen ile apaindegia, Ana Cristina Olano, Arriaran Mertzeria, Digitalizar, Ekilore Belardenda, Garaiz, Gazi Gozo, Koboloi, Leire Sormenetik Harago, Mamufo, Manako, Oreka Okindegia, Pedro Pereiro farmazia, Pello Bidegain harategia, Xanu, Ziklos Lazkao, Gozokiak Ecu eta Hirigoien 1 Odontologo.













