Movemberrek aurtengo kanpainan bildutako dirua CIC Bioguneko Arkaitz Carracedori eman dio
Prostatako minbizia ikertzen duen Arkaitz Carracedok hitzaldia egin du gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldia Movemberrek antolatu du. Carracedok Derioko CIC Biogunen lan egiten du eta Movemberrek aurtengo kanpainan bildutako diru guztia eman dio hitzaldia hasi aurretik, ikerketa lanekin jarraitu dezaten. Aurtengo kanpainan 2.400 euro baino gehiago bildu dituzte, kamiseta eta motxila salmentaren eta tabernetan jarritako itsulapikoen eskutik.













