Udaletxe aurreko errepidea trafikoarentzat itxita egongo da bihar
Ibilgailuen abiadura murrizteko lanak egingo diren tokia.GFA Udaletxea eta frontoiaren arteko errepidean konponketa lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia Zerainen. Lanak martxa onean doaz eta bihar asfaltatze lanak egingo dituztela eta, errepide zatia trafikoarentzat itxita egongo dela jakinarazi dute obrako arduradunek.
Goizean, eskolako autobusa pasatu eta berehala hasiko dituzte lanak eta eguerdi alderako amaituta izatea espero dute. Bidea itxita dagoen bitartean, Mutiloa aldetik edo Garoa artegi ondotik udaletxe ondoraino doan bidea erabiltzeko eskatu diete gidariei.













