Zegamako Udalak euskararen Bikain ziurtagiria eskuratu du
Zegamako plaza, atzean udaletxearekin. Iñaki Gurrutxaga Zegamako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Bikain ziurtagiria eskuratu berri du, goi mailako kalifikazioarekin. Ziurtagiri honekin Zegamako Udalak euskararen erabilera zabaltzeko orain arte egin duen lana aitortu dio Ibone Bengoetxeak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak. Bidalitako ohar batean adierazi duenez, “eta helburu horrekin lanean jarraitzeko bidean aurrera egin dezan bultzatu nahi du gogotik”.
Ziurtagiria eskuratzeko kanpo ebaluazio bat egin zaio Zegamako Udalari eta ebaluazio honen bitartez, udalaren jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapena maila neurtu dute.













