Ortzadar argazki elkarteko argazkilarien talde erakusketa
Ordiziako elkarteko hamabi argazkilarik hartu dute parte. Abenduaren 19ra arte dago irekita Barrenako erakusketa.
Ortzadar argazkilari elkarteko hainbat kide.Angel Sakatxa. Ortzadar Argazki Elkarteak XVI. talde erakusketa edo erakusketa soziala antolatu du Barrenan. Elkarteko hamabi argazkilarik, «40 irudi baino gehiago» jarri dituzte ikusgai. Argazkietan «esploratu» dituzte «paisaia liluragarriak, emozioz betetako erretratuak, kaleko argazkigintza, egunerokotasuna begirada paregabe batekin atzematen duena, mundua beste angelu batetik ikustera gonbidatzen gaituzten konposizio abstraktuak…».
Gainera, «Ortzadarreko kide bakoitza ikusten duenetik haratago» joan da. «Inguratzen gaituen mundua dokumentatu ez ezik interpretatzeko ere». Beraz, «begien bistatik haratago ikustera» gonbidatu dituzte herritarrak. «Argazki bakoitza mundu, emozio eta ikuspegi berrietarako leiho bat izan dadila».
Hamabi argazkilari
- Aitzol Arruabarrena.
- Amaia Oararteta.
- Amalia Ibañez.
- Ander Villar.
- Angel Fernandez.
- Carlos Iraeta.
- Francisco Albarran.
- Iñaki Hidalgo.
- Jose Ignacio Rodriguez.
- Joxemi Romero.
- Juan Carlos Martin.
- Miguel Cavero.
- Omar Benmiloud.
Ordutegia
Abenduaren 19ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:00etara erakusketa ikusgai izango da Ordiziako Barrena jauregiko erakusketa aretoan.













