Gabonetako Azatxo saskibaloi kanpusa, Ordizian
Interesatuek izen eman beharko dute abenduaren 15a baino lehen. 2014 eta 2017 bitartean jaiotako haurrek izango dute parte hartzeko aukera.
Eguberrietako oporretan egingo dute saskibaloiko Gabonetako Azatxo Kanpusa Ordizian. Bi aste iraungo ditu: abenduaren 22an, 23an, 29an, 30ean, 31n eta urtarrilaren 2an. 10:00etatik 13:00etara bitartean izango dira saioak Majori kiroldegian. 2014 eta 2017 bitartean jaiotako haurrek izango dute parte hartzeko aukera.
Prezioak ondorengoak dira:
- Kanpus osoa: Azatxo Saskibaloi eskolakoek 70 euro, eta gainerakoek, 75 euro.
- Abenduak 22 eta 23: Azatxo Saskibaloi eskolakoek 30 euro, eta gainerakoek, 35 euro.
- Abenduak 29, 30,31 eta urtarrilak 2: Azatxo Saskibaloi eskolakoek 50 euro, eta gainerakoek, 55 euro.
Interesatuek izen eman beharko dute abenduaren 15a baino lehen, www.ordiziasaski.eus/azatxo-kanpusa webgunean.













