Joseba Aranburuk irabazi du egutegiko azaroko saria
Bolondresei eskainitako hilabetea izan da, eta hitz hori asmatu dutenen 78 herritarren artean egindako zozketan suertatu da irabazle. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.
Azaroa bolondresei eskainitako hilabetea izan da Legazpiko Udalaren egutegian, eta horixe zen lehiaketan asmatu beharreko hitza. Udalak guztira 78 erantzun zuzen jaso ditu, eta guztien artean egindako zozketan Joseba Aranburu izan da irabazlea.
Aranburuk herriko dendetan edo ostalaritzak gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du. Saria bere ama Pilar Ugartek jaso du, Miryam Galilea zinegotziaren eskutik.
Abenduan sartuta, martxan dago urteko hilabete honi dagokion lehiaketa. Parte hartzeko udalaren www.legazpi.eus webgunera jo behar da.













