Lizaso eta Egañaren saioa Kultur Etxean izango da
Bihar, abenduak 5, Gizarte Zentroan zen egitekoa, baina lekuz aldatu dute. Bertso Olariak bertso eskolaren 25. urteurrenaren ospakizunetan kokatzen da saioa.
Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak bihar Legazpiko Gizarte Zentroan egin behar zuten bertso saioa Kultur Etxean egingo dute azkenik. Bertsolarien jarduna, Jokin Matxinandiarena herritarra gai jartzaile dutela, 18:00etan hasiko da.
Sarrera doakoa da. Kopilain dendan jaso behar ziren, baina handik kendu dituzte dagoeneko. Hala ere, tokia badago Kultur Etxerako.
Bertso saio hau Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolaren 25. urteurrena ospatzeko prestatutako egitarauaren barruan kokatzen da.













