Legazpin ere piztu dituzte Gabonetako argiak
Urtarrilaren 6ra arte piztuko dituzte, arratsaldeetan. Argiak herriko auzo eta kale guztietara eramateko "ahalegin berezia" egin du udalak.
Legazpin ere piztu dituzte Gabonetako argiak. Atzo proba eguna izan zen, eta gaurtik urtarrilaren 6ra arte, egunero egongo dira piztuta.
Udal ordezkariek adierazi dutenez, “azken urteetan bezala, udalak ahalegin berezia egin du argiak herriko auzo eta kale guztietara eramateko, herritar guztiek Gabonetako giroa bertatik bertara bizi ahal izan dezaten”.
Argiak iluntzerakoan piztuko dira, 17:30 eta 18:00 artean, eta 23:00ak arte egongo dira piztuta.














