Organo eta kanta kontzertua larunbatean, Legazpiko parrokian
Oier Gaston Urretxuko organista titularrak eta Alison Fernandez soprano gazteak egingo dute.
Ao Duo izenburuarekin, organo eta kanta kontzertua egingo dute bihar larunbata, Legazpiko parrokian. Oier Gaston Urretxuko parrokiko organista titularrak joko du Aquilino Amezuaren organoa, eta Donostiako Musika Kontserbatorioan ikasten ari den Alison Fernandez sopranoak abestuko du.
Kontzertua 20:00etan izango da, eta sarrera, doan.












