Emakume sortzaileen azoka ibiltaria Goierrira iritsiko da asteburuan
Lazkaoko Biziolan izango da abenduaren 13an eta 14an Emakume sortzaileen kolektiboaren Dinagu azoka.
Emakume sortzaileen kolektiboaren Dinagu azoka ibiltaria Goierrira, Lazkaora iritsiko da. Bi urteren ondoren, abenduaren 13an eta 14an, Biziolan emakumezkoen sortzaile lanak erosteko aukera izango da. Dinagu kolektiboaren esanetan, “Gabonetan bertakoa oparitzeko betiko parada izango da. Anitza. Ezberdina. Aukera potolo bat opariak kontzienteki egiteko bai ingurukoei eta baita gure buruari”.
Bi egunetan, hainbat sortzailek jarriko dute postua Biziolan.
- Abenduaren 13an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara: Ione Larrago, Marrabila, Gigil, Lavandula, Suma Flower Crafts, Naturalkiller, Laia Varela bitxiak, Kuttun art, Leiresh, Ene gertu, Bihurri, Kiribil zeramika, Hasi ta Hazi, Ehulettik, Kool eta Berexi art.
- Abenduaren 14an, 11:00etatik 14:30era: Kiribil, Zuena, Helena Agell, Amuki, Kaori, Amlu, Pott zeramika, Xaboi, Amalur, Torontile, Txatxala, Darama, Tai Dat Studio, Basoko Maxusta, Ehule, Kool eta Berexi Art.













