Legorretatik Valdezcarayra eskiatzera
Abenduaren 29an, Ezkaraiko (Errioxa, Espainia) Valdezcaray eski estaziora eskiatzera joateko aukera izango dute 12 eta 18 urte bitartekoek.
Aurtengo Gabonetarako irteera berezia antolatu dute Legorretan. Abenduaren 29an, Ezkaraiko (Errioxa, Espainia) Valdezcaray eski estaziora eskiatzera joateko aukera izango dute 12 eta 18 urte bitartekoek. 45 euroko kostua izango du irteerak. Prezioan, forfaita eta materialaren alokairua sartuta daude. Dena den, 10 euro gehiago ordainduta 2 orduko hastapen ikastaroa jasotzeko aukera izango da.
Izena emateko epea abenduaren 12an amaituko da.
Udaletik jakinarazi dutenez, “eguraldiaren arabera, aldaketak egon daitezke irteeran eta baldintza meteorologiko egokiak egon ezean, Errioxako eski estaziora joan ordez, Bilbora izango da txangoa”.












