Asfaltatze lanak Zeraingo zeharbidean
Pasa den asteazkenean egitekoak ziren lan hauek, baina atzeratu egin zituzten azken unean.
Ibilgailuen abiadura murrizteko lanak egingo diren tokia.GFA Udaletxea eta frontoiaren arteko zeharbidean ibilgailuen abiadura moteltzeko lanak egiten ari da azken asteetan Gipuzkoako Foru Aldundia. Gaur asfaltatze lanak egingo dituzte bertan, pasa den astean lanak atzeratu eta gero. Ondorioz, errepidea itxita egongo da trafikoarentzat goiz osoan zehar, 9:00etatik 12:0etara. Goizean, eskolako autobusa pasa eta berehala hasiko dituzte lanak eta eguerdi alderako amaituta izatea espero dute. Bidea itxita dagoen bitartean, Mutiloa aldetik edo Garoa artegi ondotik udaletxe ondoraino doan bidea erabiltzeko eskatu diete gidariei.












