Azpiegiturak

Gaurko iragarrita zegoen errepide mozketa bertan behera geratu da Zerainen

Ibilgailuen abiadura murrizteko lanak egingo diren tokia.GFA

Udaletxea eta frontoiaren arteko zeharbidean ibilgailuen abiadura moteltzeko lanak egiten ari da azken asteetan Gipuzkoako Foru Aldundia. Asfaltatze lanak iragarri zituzten gaurko eta ondorioz, trafikoarentzat errepidea goiz osoan zehar itxita egongo zela ohartarazi zuten obrako arduradunek.

Zeraingo Udalak berriki jakitera eman duenez, asfaltatze lanak atzeratu egingo dituzte azkenean, arrazoiak zeintzuk diren argitu ez badute ere. Litekeena da lan hauek datorren asteazkenean gauzatzea, baina oraindik ez dago data guztiz zehaztuta. Ondorioz, gaur normaltasunez erabili ahal izango dute ibilgailuek Zeraingo errepidea.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa