Jakinek eta Gerediagak Joxe Azurmendiren ekarpena aitortu dute Durangoko Azokan
Atzo egin zuten ekitaldia azokaren azken eguneko ekitaldien barruan.
Jakin eta Gerediagako ordezkariak, atzo, Durangon.Durangoko Azoka Joxe Azurmendik (Zegama, 1941-Donostia, 2025) euskal kulturgintzari egindako ekarpena aitortu eta eskertzeko helburuz, Jakinek eta Gerediagak ekitaldi berezia antolatu zuten atzo, Durangoko Azokaren azken egunean. “XX. mendeko euskal pentsalari handietakoa” hil den urte honetan, bere ondarea gogoratu nahi izan zuten atzoko ekitaldiaren bitartez eragileek, sortzaileek eta kulturazaleek. Landako Guneko areto nagusian bildu ziren, kulturaren jaialdiaren azken eguneko ekitaldien barruan.
Irakurri albistea osorik, Durangoko Azokaren web gunean.












